Aholkuak eta gomendioak eguraldiaz mintzatu eta idazteko (II) ZERUA EZ DA URDINA


4.Burmuinean daukagun ADIMEN-BEGIA (Mind´s eye), argazki-makinaren antzekoa, gai da hitz eta esapide berriak sortzeko: irudikatzen duguna pertzepzio-era guztien bidez eskuraturiko esperientzia guztietan tinkaturik dago; esaterako, orain dela urte batzuk, Gernikako urriko azken asteleheneko azokan, hamaikatxo taloren usainpean, eta euria-lardatsa ziharduela, lagun batek galdetu zidan nola dei zekiokeen euri mota hari. Erantzun nion egokiena, agian, TALO-EURIA zela, hauda, azoketako talo usaineko euri mehe eta xehea.

5. Ez erabili kalkorik; bai, ordea, antzina-antzinako maileguak. Esate baterako.

    *ZERUA EZ DA URDINA oskarbi dagoela adierazteko. Ortziaren egoera, hodei baiaren edo hodei ezaren bitartez azaltzen da; beraz, OSKARBI / GARBI DAGO edo LAINOTUTA / HODEITUTA / TAPATUTA DAGO eta, jakina, antzeko esapideak. Gaur egun, oraindik, ekialdeko zenbait hizkeratan URDIN ez da garbi, zikina baizik; hortaz, URDIN(KARA) DAGO-k lainotuta esan nahi du.  Ortzian, naturan bezala, BAIA eta EZA dira kontzeptu nagusiak. 

OSKORRI ere badugu ortzia gorri dagoela adierazteko, baina hodeien koloreari dagokio. Hitz eta esapide jatorrak erabiltzea kultur asimilazioari jarkitzea da, eta, ondorioz, EUSKAL KULTURA IRAUNARAZTEN DU.

Jarraituko dugu....



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...