Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai
Kirk urakan ohiaren erasana dela-eta, han-hemenka, haizeari buruzko iruzkin ezegokiak irakurri eta entzuten dira. Euskaldunen adimen-begiak era askotara adierazten du haizearen intentsitatea: adjektiboak erabiltzen ditu; aditzak errepikatzen ditu; graduatzaileez baliatzen da. Haize indartsua ez da tradiziozkoa. Horren ordez, adjektibo hauek erabiltzea egokiagoa da:
Haize bortitza
Haize petrala
Haize sastarra
Haize traketsa
Haize zakarra
Haize zitala
Haize zorrotza
...
Edo-ta
Azkarki dabil
Bizi antzean joko du
Gogor joko du
Indartsu joko du
Baina, egundo ere ez *Haizea egiten du; beti ibili eta jo.
Iruzkinak