Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa
Azkenean, XX. mendean hasitako bidaiak irailaren bigarren hamabostaldian izango du amaiera. Atzo, uztailak 15, utzi nuen gordailuan tesia. Hainbat urtetako lana izan da: gazi-gozoak, argi-ilunak...material asko bazter geratu dira, tesia bera eratzen dutenak baino gehiago. 500 orriko ikerlana eguraldiaren inguruko herri-lexikoa aztertzeko ikuspegi etnolinguistikoa erabiliz: 6.000 hitzeko corpusa osatu, sailkatu, interpretatu eta ondorioak atera. Jakintza askotako azterketa izan da: hizkuntzak eta kulturak bat egiten duten gunea abiapuntutzat hartuta, hizkuntzalaritzaren, antropologiaren, meteorologiaren, dialektologiaren eta eta etnolinguistikaren ekarpenak ezinbesteko motorrak izan dira iragandako geltokietan barrena. Helmuga Gasteizen izango da urriaren 1ean, goizeko 10etan Micaela Portillako areto nagusian.
Iruzkinak