Ostiral gozo-gozoa
Euskal Herriko ostiraletan Mari eta Sugaar ibili ohi dira ortzian barrena; batak bestearen bila jarduten dute, Mari Sugaarretan eta Sugaar Maritan, elkarrekin noiz egingo topo irrikan. Gaur badirudi jolasean eta jostaketan ari direla, ortziriak, ortzantzak, oinazturak eta enparauak ortzian gaindi gailentzen baitira. Mari eta Sugaar pozarren dabiltza, ez daude haserre; beraz, sortarazten diren ekaitz guztiak beraien bozkariaren ondorioak dira.
Iruzkinak