Balen-hodeiak








Gaur Meteorologiaren Nazioarteko Egunaren barruan hodeiak gailendu izan dira. Hedabide gehienetan, kumuloninboak, zirruak, zirrokumuluak, zirrostratuak, kumuluak, estratokumuluak, estratuak, eta  abar jardun dute hizpide, baina behin ere ez dut herri xeheak erabiltzen duen hodei izenik entzun. Horren aitzakian, eta  hiztunen gorazarre, balen-hodeiak zer diren azaldu nahi nuke.
Balen-hodei (balen-odeiak) elkarketa Azkuek jasotzen du bere hiztegian, eta bizkaiera eta gipuzkera euskalkietan erabiltzen dela dakar. Gaztelaniaz, “stratus, nubes en forma de pez” ematen du eta frantsesez, “nuages de forme allongée”. Bitxia da gaztelaniaz “pez” eta ez “ballena” ematea eta frantsesez, “de forme allongée”; izan ere, Azkueri euskarak mailegaturiko hitzak ez zituen batere atsegin; sarritan, saihetsi egiten zituen.  Bestalde, Euskaldunaren adimen-begiak buru-iruditerian gorde ditu horrelako hodeiak baleekin alderaturik. Balea euskal kostaldetik aspaldi samarrean galdu zenez gero, aski zahartzat jo behar da elkarketa hau.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai