GANTXIORRA

        Aspaldiko partez, gaur ikusi dugu nola txingorrak erasaten digun; eraso labur eta trinko samarrak. Badirudi aroak behingoz negutzera egin duela, egin ere! Egunotan "txingorra" eremua lantzen jarduten dut eta Hondarribian jasotako hitz eder batekin egin dut topo: gantxiorra. Bitxia eta xelebrea iruditu zait, ze, termino hori gantz eta txigor hitzetatik omen dator; Antxon Agirrek dioenez, "Txantxigorria, txaltxigorria, gantxigorra edo txintxorra (askotariko izenez ezagutzen dugu gure inguruan) txerriaren gantza urtzean geratzen diren hondakin solidoekin, hots, txintxortekin, egin ohi da. Txintxortak zuzenean jan daitezke (hotzean edo beroan), baina gehienetan plater gozoak edo gaziak prestatzeko erabiltzen dira". A zelakoak diren hondarribitarrak, hitz bera erabiliz "txingorra" eta "txantxingorria" adierazteko!

Iruzkinak

Hau esan du Unknown erabiltzaileak…
Kaixo:

Nire amaginarrebak, Beasaingo baserritar peto-petoak, "gantxior" hitza erabiltzen du erdarazko "centellada" esateko (behelainoa izoztean sortzen den elur/txingor gisako hori). Nahi baduzu zehatzago konprobatuko dut, baina "harria" eta "kazkabarra" ere entzun izan diodala uste dut (ez dut uste "txingorra" inoiz entzun diodanik.

Ondo izan

Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, Mikel:
bai, mesedez, galdeiozu. Nik "txingorra" adierazteko baino ez daukat jasota. Barkatu, baina, erdaraz "cencellada" da eta euskaraz segun eta non "antzigarra", "lantzurda", "bitxuria", "lantzarra"... Mila esker!
Kepa.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...