Ostagi
Ostagi berba Azkuek asmatu zuen "fenomeno atmosferikoa" esateko. Ez omen zuen arrakastarik izan eta guztiz ahaztu zen; izan ere, behin baino ez du berak erabiltzen Euskalerriaren Yakintzaren laugarren liburukian, ostadarraren izendapenen berri ematen duenean: Lan onen lenengo liburuan, [...] bekuski irakurleak ostagi onen [ostadarren] beste amazazpi izen.
Nik neuk gustuko dut hitz hori, laburbilduta agertzen baitzait kontzeptu luze
samarra: "fenomeno atmosferikoa". Beraz, aldeko argudio gehiago ditut, aurkakoak baino. Antzeko sorrera du argazki hitzak. Gaur egun ikaragarri hedatu da eta "fotografia" terminoa erabiltzen bada ere, nire iritziz, argazki sarriago irakurri eta entzuten da. Pozik nengoke ostagi termino ederra, maila jasoan, eguraldiaz idatzi edo berba egiten dugunean, erabiliko balitz, bai horixe!
Iruzkinak