Udaraitzena
Udazkenari irizteko dauzkagun berben artean, Azkuek Tolosan udaraitzena bildu eta Hiztegian agerrarazi zuen. Ez dakigu gaur egun erabiltzen denenz. Tolosarrek egin bezate hitz! Antzeko bat entzun zuen Azkuek Ipazterren, Arrasaten eta agian, Mundakan, udatzena. Horiek guztiek daukaten bere barnean irudipen bera, udaren atzena denekoa. Azken batean, azken eta atzen baliokidetzat jo genitzake, toki beretik datoz eta: atze+en.
Iruzkinak