Maiatzeko euria urria baino hobia (hobea)
Jai ta festa dugu! Iragarpenen arabera, bihar gauetik aurrera beste aro euritsu bat sumatzen da, ez oso ugaria, baina bai, etengabea eta sarkorra. Itxura denez, maiatzaren 14tik hila bukatu arte, egun-egunero euria jardungo du errukirik gabe. Aurten hamaika euri jasateko jaioak gara! Meteoclimatic webgune eta egitasmo interesgarrian zenbait estazio meteorologikoren euri-datuak jakinaraziko dizkizuet. Litrotan dago adierazita.
1070,8
|
|||
1022,9
|
|||
1012,8
|
|||
1011,8
|
|||
904,8
|
|||
871,8
|
|||
862,8
|
|||
795,6
|
|||
495,
|
|||
975,8
|
|||
Zer deritzozue? Honezkero belarri gainetan goroldiorik izango duzue, ezta?
Gogora ditzagun maiatzeko atsotitzak, euriari lotutakoak:
Apirila euritsu, maiatza ihitsu, ekaina errautsu,
orduan da laboraria urgulutsu.
|
Maiatzak euria laket.
|
Maiatzean euri, uzta jori.
|
Maiatzean milla euri, milla ogi.
|
Maiatzeko euria, urte guztiko ogia.
|
Maiatzeko euria, urria baino hobia.
|
Maiatzeko euriak edertu.
|
Maiatzeko euriak niretzat, beste hiletakoak hiretzat.
|
Maiatzeko lenengo egunean euria egiten badu, behiak
esnearen erdia galtzen du.
|
Iruzkinak