Olentzaro arratseko haizeak hiru hilabetean segitzen du




Aro-atsotitzetan behin baino ez da Olentzaro agertzen. Aurreko urteren batean aipatu izan badugu ere, egunotan erasango digun haizea dela-bide, aurten ere blogeratu beharra dugu: aurreikuspen gehienen arabera, biziki Gabon epelak sumatzen dira, hego haizea arerio (kar, kar, kar). Beittu ezkerreko irudian zer azaltzen den... zurrunbilo bortitz samarra sartuko da Penintsulako mendebaldetik eta horrek hego-mendebaldetiko haize ezin zakarragoak sortaraziko ditu. Hau zoritxarra, Olentzarok hego haizea oparitzat emango ez digu ba! Gainera, aro-atsotitza betez gero, kasik negualdi osoan izango dugu izterbegi hego-mendebal zantarra. Dagoeneko negar batean nauzue, lagunok! Eguberri On!!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...