Hazila
Azaro hilabeteari irizteko, beste zenbait izendapen dabiltza han-hemenka. Haietariko bat hazila da, ekialdeko hainbat bazterretan erabiltzen dena. Aurreko mendearen hasierako "Fedearen propagacionea"-n hauxe agertu zen: "Hazilla da, (e)uritearen eta agortearen arteko aro minberena". Hortaz, horren arabera, hazilean denetarik agitu ohi da, batzuetan euria goitik behera, besteetan etengabeko lehortea... Horrelakoxea da hazila, hilabete ero xamarra, usu, otsailaren tankeraz jabetzen dena.
Iruzkinak