Azaroko aro-atsotitzak



Azaro, azaro, erein eta itxaron. 
Azaro euritsu, urte garitsu. 
Azaro loizu, urtea garizu. 
Gure azaroa abenduan, eguraldi onaren beharra bagenuen.
Azaroa hotz, negua motz. 
Bazkotan il berri, azaroa egiteko beharko dituk idi berriak. 
Ereiteko, abenduko hautsak baño azaroko lohiak hobe. 
Hostoa ateratzean, artoa ereiten; hostoa erortzean, garia (babarekin batera) ereiten (San Martin aldian, azaroan). 
Lastaila (urria) lastozu, azaroko lohiei garia bota iezaiozu. 
Azaroko oskarbiarekin eta tabernako neska musu gorriarekin ez fidatu. 
San Andres egunean (azaroaren 30an) batzarra edukitzen omen zuten Jaindo puntan euliek. 
San Andres, entremes, goizean azaroa eta arratsean ez.
Tabernako neskatxa musu gorriarekin eta azaroko oskarbiarekin ez fidatu. 
Urrian eta azaroan hego haize. 















Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai