Udazkendu egingo du!




Itxura denez, lokamutsa amaitu egingo zaigu. San Migel inguruko "udalditxoa"-k bere azkenak ematen dihardu, zorionez. Egunotan errukirik gabe erasaten digun zoro-haizearenak egingo du datozen egunetan.Une honetan Deustuko estazio meteorologikoan 24ºC ez dago, ba! Noiz eta urriaren 8an, iluntzeko 20:00etan! Atlantikoan barrena zurrunbiloen dantza paregabea hasi eta eurite mardul samarrak joko omen digu ostegunaz geroztik ostiral arratsaldera arte, jo ere! Ez kexatu, ez, zapatu osoa baituzue ondo pasatzeko. Ni neu, behintzat, pozarren eta praketan kabitu ezinik egoongo nauzue euritakopean ostiral goizean, euri-tantak zenbatu ezinik. Hau euri-beharra!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai