Eramaittu gogorra


Hego haizea aienatu eta euritea gailenduko bide zaigu egunotan. Hasieran euria herabe hasi badu ere, bihar-etzi bota ahalean egingo du itxura denez. Aro txokolate txurroekintsua, tai eta gupida gabea. Euri sarria eta sarkorra, zirri-zarra egiten duen horietarikoa. Candido Izagirreren "El Vocabulario vasco de Aránzazu- Oñate y zonas colindantes" berraztertzen nabilela "eramaitu" berba bitxiarekin egindut topo atzera ere. Orotarikoak kontu gehiago dakartza beraren inguruan:


eramaitu (V-gip ap. Iz ArOñ; A).
1. "Tornarse el tiempo en tempestuoso (FSeg)" A. "Eurixai, edurrai erámaittu xao" IzArOñ. "Eramáiketan ekitten baxao, si prosigue lloviendo" Ib. Cf. eramai.
2. "Erámaittu xaot, le he reñido, reprendido" Iz ArOñ.
 "Goixan zana beian erámaittu (erámaiketia) nitxaan, atacar" Iz ArOñ.
3. (Sust.). "Erámaittu bat, una lluvia. v.gr. de días" Iz ArOñ. "Eramaittu gogorra,cuando cae mucha nieve o lluvia. Eramaittu txaarra, mala tempestad" Ib.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...