Azaroa
Erratu egin naizela pentsatuko duzue -urrian baikaude- baina, ez. Inondik inora ez! Azaro berbak euriarekin ere badu zerikusirik eta atzodanik jardun duen euriari "azaroa" esateko motibo handia dugu. Berba zenbait tokitan agertzen bada ere, Iñaki Gamindek Leioan entzundakoari erraparatuko diogu. Honela dio bertako lekuko batek: ""Asaro ixetan da, siketa edo sikun osten datorren euriri esaten jako asaro". Hortaz, lehorte luzearen ondoren datorren euriari esaten zaio. Ongi etorri, AZAROA!!
Iruzkinak