Elurtetxoa baretu egin da, baina hotza ez da joan
Elur pilaketa dela eta, Altube, Opakua, Urruña, Herrera, Bidania eta Urtoko mendateetan kamioien zirkulazioa debekatu dute. Astelehenean eguraldiak hobera egingo du.
Negu gorriko giroa izan ondoren, astelehenean eguraldiak hobera egingo du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Egun horretan ez da euririk espero. Goizean goiz zerua nahiko garbi egongo da eta haizea bare samar, lainoguneak sortzeko egoera aproposa. Arratsaldetik aurrera iparraldetik hodeiak etorriko zaizkigu baina momentuz ateri jarraituko du.
Tenperatura minimoek behera egingo dute eta barnealdean izotza nonahi egingo du; maximoak, aldiz, epelagoak izango dira. Egun honetarako Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako eta Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du barnealdean bereziki izozteak izan daitezkeelako.
Asteartean lurralde osoan egongo da hodeitsu zerua, baina ipar-ekialdean baino ez du euririk egingo. Goizean hasiko du euria, elur-kota 1000 metro inguruan dagoela. Arratsaldean atertu egingo du. Tenperatura minimoek gora egingo dute eta izotza egiteko aukera txikiagoa izango da; maximoek ere epeltzera egingo dute.
Errepideetan, arazoak konponduta
EAEko bigarren mailako errepideetako mendateak zabalik daude ibilgailu guztientzat, igande goizean Arabako bi mendate eta Gipuzkoako bi itxita egon ondoren.
Hala ere, Trafiko Zuzendaritzak Errepideetako Neguko Plana indarrean mantentzen du.

Iruzkinak