Urriko ilberrian elurra zuritzen badu, ondorengo zazpi ilberrietan seguru zurituko du


Gaur asteburuan bezainbesteko berorik egiten ez badu ere, hasi berri dugun urri honetan blogeratzen dugun atsotitzak txantxa hutsa dirudi. Irailaren erdialdetik aurrera izan dugun aroak urrian bide dirau eta uztailekoaren ordaina dela esan genezake, hozkirritxo egon zen eta.  Hamaika izerdi likits egin dugu egunotan, egin ere! Hilaren 26an izango da aurten urriko ilberria eta adi-adi egon beharko dugu ea goietan zuritzen duen. Harrigarriro estonagarria badirudi ere, horrelakoxea da gure eguraldia, hego-haizea arerio izaten dugularik.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...