Ez gaitu izutzen hego haize hurbilak

Barikurako haize bolada ezin harrotuagoak jasan beharrean egongo gara; behe-depresioa Galizia parean ipini eta eskuinaldetik ufada bortitzak jaurtiko dizkigu, jaurti ere! Horregatik ez gara izutuko, ez. Horrelako hamaikatxo ikusiak gara eta badakizuenez, hego haizea urriko haizea da, nahiz eta aurtengoan aurrekoetan bestetan ez astindu eta ordukoetan bestekoa izan ez. Nik neuk ez dut beraren mira izango, ez horixe! Hain dago errotu eta sustraituta haize mota hau euskaldun anitzen buru-iruditerian, bazter ugaritan, batik bat Bizkai aldean, urritaxe baiteritzote, urrite haize, alegia. Hego haizearen garaian egonda, aski urria izan da urriko haizea. Beharrik!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...