Beltxargaroa

Hona hemen Deustuko kanaleko azkan asteotako protagonista, Lepatente beltxarga! Bai, ez da aise jakiterik klima aldaketak eragindakoa denetz, baina, morrosko edo morroskana hori -ez baitakit arra ala emea den- gurekin batera bizitzen geratu da lasai asko. Jendearen eta beraren arteko harreman polit askoa sortu da; batere beldur barik sarritan lehorrera atera eta denetariko janaria ematen diote: letxuga-orriak. ogi-zatiak... Gainera, hegaz ere egiten du, jakina. Osteratxoak egiten ditu kanalean zehar, harro-harro. Beraz, badirudi ez dagoela gaixorik. Gauza bat aitortu behar dizuet: ikusten ez dudanean, faltan izaten dut, pentsatzen dut ea alde egin ez ote duen. .., baina, ez, azkenean, beti begiztatzen dut. Argazkia etxeko terrazatik dago hartuta eta edonon egindakoa ez dela frogatzeko beste honako hau eransten dizuet Deustuko kanala ondo ikus dezazuen. Lehen esan bezala, horrelakoak jazotzen direnerako, aroari loturiko berba berriak asmatu beharrean egongo gara, bai horixe!!





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai