Gizakiak behar ehün urte bizi apirila eder baten ikusteko
Gasteiz: 26, 2ºC
Zarautz: 17, 3ºC
Nork esango ote zuen "gizakiak behar zituela ehun urte bizi apirila eder baten ikusteko"? Horren arabera, lasai asko bizi gintezke aurtengo apirila ezin ederragoa delako, euria eskas, hozbero a tamainakoa eta giroa bikaina. Zer dela-eta Deustu eta Zarautzen arteko 8 graduren aldea? Ez nauzue begiratzen Meteosat-en, baina ziur asko honezkero lanbroa sartuko zuen Zarautz aldean eta hori dela-eta, tenperaturak ez du gora egin edo nabarmen behera egin du. Nik, egia esan, hainbesterainokorik ez dut nahi izatean. Aitortu behar dut eguzki gose apur bat banuela, baina gaurkoak gaina hartu dit, ia goia, gorenera heltzeraino. "Apirila bero, negua gero" dio beste arotitz batek. Kontuz, eguzkiaren ondotik datorke des-eguzkia, malenkoniatsuen ilargia, alegia.
Eguzkizaleak, biba zuek!!
Eguzkizaleak, biba zuek!!
Iruzkinak
8-9ºC ez da makala, ezta?
Edozelan ere, apirilean jaioak garenok, zer? Aukera bikoitza dugu izugarrizko apirila ikuste aldera?
Bego.