Beheko haizeak aurretik garabiltza!
Burmuin ororen xukatzailea, ile-adatsen lardaskatzailea, buruko min emaile amorragarria, zuhaitzen dantzagarri su-gartsua, gonen jasotzaile porrokatua, gorputzaren atal guztien ikararazle gupidagabea, andre askoren haize kutuna, errekorren zapuztaile madarikatua, futbol euskal taldeen eta bereziki, Athleticen jokoaren bazter nahastailea, gaueko zurrunbiloen sortarazle bihozgabea eta loezinaren eragile errukigabea, oin anitzen hanpatzaile doilorra, aldarte onaren aldatzaile zitala, hainbat kalapitaren sustatzaile gailena hintzen, haizen eta haizatekeen hego haize horrek, mesedez, faborez, otoi eta arren emaiguk bakea!!
Iruzkinak
bai, zenbait bazterretan erabiltzen dituk horrelakoak. "Herriko haizea" nahiko zabalduta zagok Bizkai-Gipuzkoetako itsasertzean eta balitekek herrian zehar etortzen den haizea izatea, hau duk, ez itsasotik, barru-barrutik baino. Bestalde "aurreko haizea" ere bazagok, beraz fonetika aldetik hur-hur zeudek, "errekako", "aurreko" eta "herriko". Elkarri eragindakoak? Izan litekek.
Ondo ibili!