Beste hotzaldi / elurte bat?
Nago aroak hoztera egingo ez ote duen igandeaz geroztik. Joandako astetik hona zehatz-mehatz jarraitu ditut zenbait aro-gune eta gehienetan hoztu eta elur egiteko joera igartzen da. Ni neu irrikatan egoten naiz elurra noiz egingo. Itsas mailatik sei metrora bizi naizen honi ikusgarria bezain zoragarria izaten zait, elur malutak, txotorra edo dena delakoa jausten ikustea. Eguraldiaren aztarnen jarraitze horretan, webgune interesgarri samarra aurkitu dut 16 eguneko aurreikuspena ematen duena. Izan ere, edozein behatokiren datu meteorologikoak emateaz gain, hurrengo egunetako balizko tenperaturen berri ere ematen ditu. Hurbiltasuna dela-eta, Sondikakoak ditut gordeta memorian, baina gogokoenak edo gertukoenak ezartzeko parada duzue. Hauxe sakatu: Meteostar Bestalde, ziur baino ziurrago nago amorratzen segituko dudala "denborale" berba entzunda. Zergatik hedatzen ote dira hain azkar txarto erabiltzen diren kontuak? Garbi asko dago erdararen "temporal" hitzak zulatzen digula burmuina eta kidekotasunagatik "denborale" hautatu dutela, baina hamaikagarrenez azaldu beharrean gaude denboraleak itsasokoak baizik ez direla, lehorrekoak ...-erauntsiak edo ...-te direla, kasu honetan elur-erauntsia edo elurtea, alegia. Baten batek pentsatuko du hutsaren hurrengoko kontua dela, berdin diola zein berba erabiltzen den. Ez nauzue batere ados, hedabideek berek erabakitzen dute eta. Euskarazkoek eredu izan behar lukete, hizkuntza gutxitua dugu eta ez genuke morrontzan jausi beharko geure adierazpideak edukita eta gainera, aro kontuan ez dira nolanahikoak, ez horixe!
Iruzkinak
Bat nator zure manifestuarekin.
Euskara ikasten dihardugu, baita ere, amorratzen gaitu horrelako kalko okerrak entzun eta irakurtzeak han-hemenka. Behin baino gehiagotan komentatu izan dugu hedabideek ez dutela, behar bezala, euskara babesten. "denborale"arena horren lekukoa da . Hori, baina, icebergaren tontorra baino ez da.
Eutsi goiari!
Musu bat eta ondo izan.
Bego
Kriston "keparrada" eman arren, jaramonipez! Hau zoritxarra! Pello Zabalak gauza bera dio, baina nabari denez ez dute burmuina larregi zukutzen. Hiztegira jo baizik ez lukete egin behar, baina... Astin eta gar iraun dezagun!
balio dotzu?
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=2207
hasiera oso polita da
anauri@hotmail.com
enbat: (izenak) (ekaitz)
galerna (Azkue)
enbat: (izenak) (iluntasun)
cerrazón que procede del mar (Azkue)
enbat-aize: (izenak) (ekaitz)
galernaza (Mujika)
euri-lanbro: (izenak) (euri)
llovizna (Eŕetana)
lanbro: (izenak) (euri)
llovizna (Azkue)
lanbro: (izenak) (ikusmen)
miope; catarata de ojos (Azkue)
lanbro-zintzaŕ: (izenak) (euri)
orvallo, llovizna (Mujika)
lanbroan ikusi: (aditzak) (ikusmen)
vislumbrar (Olabaŕia)
lanbroe: (izenak) (intz)
escarcha gruesa (Azkue)
lanbrotasun: (izenak) (ikusmen)
miopía (Mujika)
lanbrots: (izenak) (euri)
llovizna que despide la niebla (Azkue)
lanbrotu: (aditzak) (iluntasun)
oscurecerse (el tiempo y la vista) (Azkue)
lanbrotza: (izenak) (laŕapota)
langosta (ins.) (Azkue)
lanbroxka: (izenak) (euri)
llovizna (Eŕetana)
uri-lanbro: (izenak) (euri)
chaparrón (Mujika)
goiz ortzadaŕ, aŕats ituŕi: (atsotitzak) (euri)
arco iris a la mañana, lluvia a la tarde (Ez dauka iturririk)
azileko trumoya, neguko sargoria: (atsotitzak) (il)
Ez dago gaztelaniazko definiziorik (Ez dauka iturririk)
sargori: (izenak) (bero)
bochorno, calor sofocante (Azkue)
sargoritasun: (izenak) (bero)
bochorno, calor sofocante (Mujika)
sargoritsu: (izenondoak) (bero)
de bochorno (Mujika)
sargoritu: (aditzak) (bero)
abochornar (Mujika)
zargori: (izenak) (bero)
bochorno, calor sofocante (Mujika)