Iparraldia, mokor-mokor


Behin sortaldeak oldarra akiturik, iparraldeari heldu zaio txanda. Artiko aldeko antizikloiak besoak luzatu eta bere magalean biltzen gaitu, Ipar Polotik Iberiar Penintsularaino. Ohi bezala, bertako artzak putz eta putz ditugu norgehiagoka, ea noraino erdietsiko duten antizikloia igortzea. Astebururako egundoko hotza iragarri badigute ere, ez dirudi hainbesterainokoa izango denik, non oskarbiak bazter jakin bat azpian harrapatzen ez duen, bestela hotza sorgorturik uzterainokoa izan liteke, bai horixe! Hori hizpide gogoraraz dezagun B. Estornes Lasak Erronkari aldean jasotako esapidea:

"Otzak lotsatruk egonaz mokor-mokorra beroki batan"
(Hotzak beldurturik egonez mokor-mokorra beroki baten)

Mokor-mokorra, hots, hotzak akabatuta [hotzakakatuta]

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai