Ez da Florida, ez.


Trumonada

Eguerdiko 12:45. Ogitara atera naiz lasai asko, euria ari zuela, baina gorrotorik gabe. Haize zakar eta bizia, aterkia piztu ezinik. Egin beharrekoak eginda, egunkariak eta ogia poltsaratu eta etxerantz abiatu naiz. Giro haizetsu eta umela, baina ez beldurtzeko modukoa. Halako batean, itzelezko tximista sumatu dut alderik alde, ortzi guztia argitu duena eta handik oso segundo gutxira, ia bertan, ihurtzuri burrunbatsua entzun dut, ikara batean ibili zaidana Ezuste galanta. Izu-ikaragarrizko trumonada hasi du, tirria bizian, zeharo tropikala. Arineketan egin eta etxeko arkupetan aterpetu naiz, izututa. Hala ere, beldurra gainditu nahian, segapotoa patrikatik atera eta betaurrekoen aurrean nuena grabatzen hasi naiz. Supituki, mobilak jo eta bideoa eten egin da. Telefonoaren beste aldean: "Non arraio zara"? Ondo zaude?" Ondo bai, baina izu-ikara-beldurturik. Gora Euskal Florida!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...