"Euria ari du oraindik, baina ez idolaz, atzo bezala...


... tenperaturak, dirudienez, behera egin du, itxi bedi, hortaz, leihoa, arrazoi osoz, gainera, etxeko giroa araztu baita barraren aldetik zetorren putz kemen emailearekin"
Hauxe duzue Jose Saramagoren "Lisboako Setioaren Historia"-ren pasartetxo bat, Jon Alonso idazleak itzulia. Idolaz berba interesatzen zaigu bereziki. Bakan-bakanetan agertzen da gaurko testuetan: "Une batean euria idolaz egiten hasi zuen. Ortzian barna zaldizkoak zetozen bata bestearen ondoan" idatzi zuen Antxon Gomezek "Ortzadar-Amuarrainak lapurtzen zituen igaraba" izeneko ipuinean, "Abere madarikatuak" liburuaren barruan.
Bitxia da idola hitza. Orain dela urte batzuk Claudio Izagirrek bildu zuen Oñatin: "Ídolas botaten dau: llueve fuerte. [...]; ídolas da edurra, euríxa: fuerte" cf. nota: "Idolaz significa mucho (Arricruz). Pero sólo se emplea hablando de la lluvia (Ladislao). Claudio de Beillotsaa dice que ídolia es golpe de agua o de cualquier otra cosa. La hija (Juana) sólo parece conocer la forma adverbial idolaz que indica una lluvia recia, en forma de golpes de agua. Lo mismo me han dicho otros del barrio").
Idolaz ere bada Antzuolako euskara elkartearen izena eta bertako ahozko ondarea sarean ipini du denon gozamenerako.

Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Nik ez nuen ezagutzen berba hori. Ote da hitza idol?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Idola [ídola] da, Erramun. Berba ederra!
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Akademiaren hiztegian ez da agertzen ez idola eta ezta idol. Agertzen al da inongo hiztegitan, inon?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Sakatu hemen:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&Itemid=340&lang=eu&sarrera=idola&view=frontpage&xeh=2

http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/Hiztegi-kontsulta
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Bai, Kepa, ikusi dut idola berbea an bi hiztegiak. Esker mila.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai