Urriaren azkenean, gaztaina etxean (499. posta)


Ustia itzazue azken ordu hauek, ze, herenegun genioen moduan, domekaz geroztik aldagoiak (mendebaldeko haize nazkantea euriarekin bat eginda) errukirik gabe erasango digu, erasan ere! Itsaso aldean ere denborale galanta sumatzen da eta (ipar)-mendebala izanda, hotz handirik antzematen ez delarik ere, hozberoak bere lehenengo osagairantz egingo du, hotzerantz inondik ere! Beraz, usu jazotzen den legez, San Simon eta San Judaren inguruko egunak erabakigarri baino erabakigarriagoak izan ohi dira aroaren joan-etorrian. Erraz asko igartzen didazue, ezta? Poz-pozik nago, bakeroetan ezin kabiturik, atzenean, behar bezalako eguraldia, urtaroari dagokiona. Laster batean gaztaina-saltzaileak kaleetan barrena gaztainak saltzen... udagoieneko giro peto-petoa!! Eta ez ahaztu: "Santu guztien bezperan dabilen haizea, urte guztian". Igandean egon adi ea nondik astintzen gaituen haizeak!!

http://i66.photobucket.com/albums/h270/valfria3/SV101555.jpg

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...