Gozaroa

http://ketari.nirudia.com/photos/normal/ketari-20080125194434.jpg

Bai horixe! Horixe da egunotako aroa, gozatzeko modukoa, edozertarakoaroa dugu inondik ere! Baina gehientsuenetan bezala, ez zaigu fortunatu, asteakaberan, ez. Astegunetan!! Horixe da gure patua! Bestalde, igandean da ilberria ez da inolaz ere elurra sumatzen. Aurten, urriko ilberria ilaren hondarrean izan beharrean, erdialdetsuan suertatu zaigu eta oraindik goiz samar izaten da mendi kaskoetan elurra egin diezagun. Guziarekin ere, datorren astean eguraldiak itsasoranzko joera hartu eta euria jardungo du, antza. Behar besteko hotzik egongo ote da gilurretan malutaren bat edo beste ikus dezagun. Batek daki!! Bien bitartean, urria eta elurra estekatzen dituzten arotitzak laga dizkizuet beherago adurrari eutsi ezinik bazabiltzate.


"Urriko elurra, zortzi / zazpi hilabeteko elurra"
"Urriko edurra, zortzi ilebeteko edurra"
"Urriko ilberrin, elurra Aizkorrin"
"Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra"
"Urriko elurra, bost illabeteko elurra"
"Urriko ilberrian elurra zuritzen badu, ondorengo zazpi hilberrietan seguru zurituko du

Iruzkinak

Hau esan du bego erabiltzaileak…
Kaixo,Kepa.
Ba, Nafarroa oinez dela eta,entzun dut igandean goizeko tenperatura -1ºC izan daitekeela, behintzat Etzarri Aranatz aldean, beraz, baliteke gailurretan lehen elur-malutak agertzea. Trineoa eraman beharko dugu.
B.S.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, Bego-pego,
bada, hotza, bai, baina igandean malutarik ez dut uste, beraz, huts eta kamuts. Ondo ibili!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda