Aro mutuak leher egin du!!
Egun santu guztian izerdi patsetan egoterainoko eguraldia izan ondoren, aizue, a zelako sauna! Azkenean, gaur, aroak mutua izateari utzi eta berba egin du. Hau arindu eta lasaitua Honezkero , zeuen buruari galdezka ibiliko zarete ze demontre esan nahi duen zorioneko aro mutu horrek. Bada, Sarako hiztunek egun sargoritsu eta pisutsuei esaten dietena da, mutua, astuna, armina, alegia. Beraz, aro mutuaren kontrakoa, berritsua ote?
Iruzkinak