"San Jose loratsu, Marti kakatsu"
dio arotitzak, beraz, gure asabek hizpide bazeuden, martxoak busti baino bustiagoa izan behar luke, baina ez dirudi horrelakoa izan eta izango denik. Agian, hurrengo asteazkenetik aurrera edo osteguneko ilberriarekin batera aldatzera joko du. Udaberriaren peskizan jardun duen horretan, arotu egin du eta eguraldiak ez dauka inongo gorrotorik. Egunok edonorarokoak dira, noranahi joan eta zernahi egiteko modukoak, alegia. Otsailera bitartean eguraldi gaiztoekin ibili gara, aspaldion, halere, oneratu egin zaigu, eguaro ederra ekarri du: sarri askotan agertu izan du goiz ona zeruak. Hori zer ote da, aro ona ala txarra? Inork sumatzen ote du euriaren hutsa? Nik neuk, bai. Bustia bizi dut, alajaina!
Iruzkinak