Martxoa erdi negu-buztan, erdi uda-buru...

http://marianarossi.files.wordpress.com/2008/04/dos-caras.jpg

...dio atsotitzak eta zuzen-zuzen dago. Begitarte bikoa dugu martxoa, Ongia eta Gaizkia, Dr.Jeckly and Mr. Hydetsua; batzuetan negu-maskara janzten du, beste batzuetan maskar a erantzi eta udarantz egiten du. Ezin uka daiteke orain arterainokoa horrelakoxea izan dela. Udaberriko garta-denboren egunetan (hilak 4, 6 eta 7) euria nagusi eta ipar-mendebala makilka, hortaz, udaberri mela-mela egoterainokoa izan behar genuke, batez ere, lehenengo zatian, hau da, martxoaren 21etik apirilaren 21era arte. Hala ere, kontra-denboren egunean, pasa den azteazkenean hego haizetxoa firin-faran ibili zen, beraz, agian nahasketaxoa sor liteke. Esanak esan, orain arte bi aurpegiak erakutsi dizkigu martxoak, bata, neguantza, garta-denboren egunetan, euria eta hozkirria, goietan elurra, eta bestea udantza, adibidez, joan den ostiralean, bazter batzuetan 25 graduraino iritsi ez ziren ba! Aurrerantzean udaberri giroa sumatzen da, hozkirria goizez eta epeltxo egunez. Izan ere, Jaun Antizikloik bere gotorlekua ezarri eta ateriari eutsiko dio datozen egunetan.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...