Poloetako izotza espero baino arinago...
... urtzen ari dela ohartarazi dute
Azken 50 urteetako nazioarteko ikerketa handienak klima aldaketagatiko kezka jasotzen du
Naiara Arregi. BERRIA 09/02/26
Klima aldaketaren ondorioak uste baino larriagoak dira Ipar Poloko eta Hego Poloko eskualdeetan. Berotegi efektuaren ondorioz, itsasoko tenperaturak nabarmen ari dira igotzen eta haietako izotzak uste baino azkarrago ari dira urtzen. Hori da azken 50 urteetako nazioarteko ikerketa handienak ondorioztatu duena. Guztira 60 herrialdetako 10.000 zientzialarik parte hartu dute API Nazioarteko Urte Polarra deituriko ikerketan. Antartika eta Artikoko eremuak aztertzen aritu dira bi urtean eta batez ere, klima aldaketak eremu haietan eragiten dituen ondorioak ikertu dituzte. Hori ikusirik, kezka agertu dute ikertzaileek. Izan ere, izotza urtzeak itsasoaren maila igotzea ekarriko du ,eta, horrekin batera, hainbat irla eta hiri ur azpian geldituko dira, besteak beste.
Sakatu hemen irakurtzen jarraitzeko
BA OTE DAGO KLIMA ALDAKETARIK ALA EZ? ZER USTE DUZU?
Sakatu hemen irakurtzen jarraitzeko
BA OTE DAGO KLIMA ALDAKETARIK ALA EZ? ZER USTE DUZU?
Iruzkinak