Eguraldi txakurra... eta beste ziklogenesi bat? II
Astelehena, goizeko 7.00etan
Egindako azken iragarpenek atzeratu samartu dute atzo aurreikusten genuen haizetea. Astelehenean goizeko zazpietan oraindik Atlantikoan, Irlandako hegoaldean izango bide da behegune gotor hori. Ordurako beheko haizea bizi-bizi ibiliko zaigu eta lehenengo boladatxoak igartzen hasiko gara.
Asteartea, goizeko 7.00etan
Asteartea, goizeko 7.00etan
Mapa hau, ostera, asteartekoa da, goizeko zazpietan ere bai. Badirudi depresioak iparrerago egin eta Britainia Handia eta Frantzia bete-betean astinduko dituela. Hala ere, ez pentsa guretzat ondorioak nolanahikoak izango ez direnik, ez horixe! Afrontu ederrari eutsi beharko diogu, eutsi ere!
Iruzkinak