Tirigitua


Deustuko Kanala eta afrontua

Berba hori aukeratu dut asteburuan izendatzeko erasan digun haizetea, haize-erauntsia, zikloia, ziklogenesi lehergarria edo tropikoez kanpoko ekaitza. Ez da atzo goizekoa, ez, hitz hori. Haize bortitzak eta erauntsiak hizpide, Jean Etxeparek osagile idazleak Gure Herria aldizkarian 1934an hauxe zioen:

"Bada, tirigitu bat altxatu zen egun horrekin, guti ikusten den bezalakoa: tokitan arbolak errotik aurdiki zituen, teilatuak xehatu, artho-landa osoak lurrari etzan"

Irudimena lagun, domekakoa bezalakoxea, ezta?

Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Aukerak:

Berba hori aukeratu dut ...[asteburuan erasan digun haizetea, haize-erauntsia, zikloia, ziklogenesi lehergarria, tropikoez kanpoko ekaitza]... izendatzeko.


Berba hori aukeratu dut izendatzeko asteburuan erasan digun haizetea, haize-erauntsia, zikloia, ziklogenesi lehergarria, tropikoez kanpoko ekaitza.


Berba hori aukeratu dut izendatzeko tropikoez kanpoko ekaitza, asteburuan erasan digun haizetea, haize-erauntsia, zikloia, ziklogenesi lehergarria.


Berba hori aukeratu dut izendatzeko tropikoez kanpoko ekaitza: asteburuan erasan digun haizetea, haize-erauntsia, zikloia, ziklogenesi lehergarria.

Nire dudea da ea izendatu nahi diren lau edo bost item.

Lau:
1) asteburuan erasan digun haizetea,
2) haize-erauntsia,
3) zikloia,
4) ziklogenesi lehergarria.

Bost:
1) asteburuan erasan digun haizetea,
2) haize-erauntsia,
3) zikloia,
4) ziklogenesi lehergarria,
5) tropikoez kanpoko ekaitza.

Esan nahi dut ze ez dakidala ea doan loturik edo ez kin "izendatzeko" hori "tropikoez kanpoko ekaitza". Metereologiaz guti dakigunontzat duda ulergarria, bai behintzat niretzat.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo Erramun,
bostak sartzen dira zaku berean, berdinak dira eta.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Ambiguoa gerta ez dadin izan ahal da honela, bada.

Berba hori aukeratu dut izendatzeko tropikoez kanpoko ekaitza, asteburuan erasan digun haizetea, haize-erauntsia, zikloia, ziklogenesi lehergarria.

edo argiago

Berba hori aukeratu dut izendatzeko: tropikoez kanpoko ekaitza, asteburuan erasan digun haizetea, haize-erauntsia, zikloia, ziklogenesi lehergarria.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai