Euriak dakarrena, euriak daroa

http://crazycrashes.files.wordpress.com/2007/10/van_crash-1.jpg

Haizegoa iraungi zen egunean istripu txiki bat izan nuen autoan nindoala. Aurrekoa gelditu, nik balazta sakatu eta labain egin ez zidan, ba.... 20 metroan zehar aurrekoa jo arte! Euria bota ahalean ari zuen, nekez ikus nezakeen eta errepidea putzuturik zegoen. Hori zela-eta "aquaplaning" modukoa gertatu zitzaidan. Ez zitzaigun ezertxo ere gertatu, 50 orduko nindoan, baina nire autoarenak egin du. Izan ere, aurrealde osoa mailaturik egoteaz gain, motorraren pieza batzuk aldatu beharrean nengoke eta ordaina ez litzateke batere makala izango: 4.200 euro! Hura atsekabea! Beraz, bertan behera uztea erabaki eta berria erostekotan gaude zaharra 13 urte betetzeko zorian dago eta. Harrezkero ez dut kemenik izan blogean ganorazko ezer idazteko. Zorigaiztoko eguna abenduaren lehenengoa. Betiko iltzaturik izango dugu oroimenean. Orain, behintzat, berria erosi behar dugunez gero, zelan edo halan piztu zaigu ilusioa, nahiz eta poltsikoa amatatu. Garestiak dira autoak, baina! Autoa erosi nuen egunean, 1995eko martxoaren 11n, hain zuzen ere, euria erruz ere jarduten zuen. Ezin hobeto akordatzen naiz. Orduko euri berak eramango ote zidan autoa abenduaren 1ean?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Eskerrak ongi zaudetela!
Ongi bizkortu!

Kristina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...