Urriko haizea, lehengo lepotik burua
Hemendik hartua
Ez, ez ezin izan diot gure "adiskidetxo"-ari buruzko idatz nahi ezari eutsi, ez horixe! Andre eta jabe dugu egunotan, batzuen pozgarri eta beste batzuen, ni barne, negargarri. Hego haizearen erasana ez da pasa diren urteetako bezain bortitza, baina nire negar eta malkoak xukatzerainokoa, bai, behintzat. Bere hartan jarraitzen du, estatistikak bete nahian -akordatu zaitezte urrian jotzen duela hego putz honek gehien- irmo eta sendo, fal-fal-fal, Aezkoan esaten duten moduan. Gure baserritarrek oraindik daukate gogoan gordeta: Ori oiñ, ille onetan, bates be, da beorren sasoye, urri aixie; Urriko aixiek entzute itzela deko (Iñaki Gaminde, Arrieta Berbarik Berba)
Bien bitartean beste zenbait bazterretan burua urez lepo...
Bien bitartean beste zenbait bazterretan burua urez lepo...
Iruzkinak
zerk eragiten dizu hainbeste malko, hego haizeak edo udazjeneko malenkonia?
Bego
Ba, argi dago. Hego haize malapartatu honek, alajaina!
Gaur arrastian, barriz, "normaltasunera" itzuliko gara, antza danez, baina ur ttantta horiek barriz be agertzean kontaukotsuet...
datorren astekoa bortitzagoa izango ei da eta!