Arokumea jaioa da


Bihar, azaroak 1, blog honek lau urte beteko ditu. Gogoratzen zarete zein izan zen lehenengo posta? Bai, “Traganarrua euskal kostaldean”. Esan ohi denez, ordutik hona sarritan egin izan du euria, eta apurka-apurka 448 post idatzi ditugu, jakina, zuek eta nik, oso iruzkin interesgarriak egin dituzue eta. Irudian duzuen liburuan - eskerrik asko, Alfontso Martinez Lizarduikoa eta GAIAK argitaletxea- - blog honetan agertutako 131 artikuluxka dira, aroaren eremu geehientsuenei heltzen diena: haizeak, hodeiak, hozberoa, euri motak, elurra, izotza... eta zuok egindako zenbait zehaztapen ere bai. Mendeak joan, mendeak etorri, euskaldunok hitzak, esamoldeak eta atsotitzak sortuz joan gara aroaren inguruan, arotitzak. Horietan guztietan, Herriaren arima islatzen da, hizkuntzaren aiurria eta nortasuna. Hemen ez bezala, blogean agerturiko sarrerak era kronologikoan ordenatzen baitira, liburu honetan artikuluxkak ordena alfabetikoan eraturik daude: a-tik z-ra, letra batzuek beste batzuek baino sarrera gehiago, baina guztiek sarreraren bat daukate, x hizkiak izan ezik. Aipatu bezala, abiapuntua berbaren, atsotitzen edo esapideren bat da eta hortik eratortzen da eguraldia hizpide. On dagizuela!

Iruzkinak

Hau esan du bego erabiltzaileak…
Zorionak zure blogen urtebetetzean!
Atsegin hartzen ditugu zure artikuluxkak, beraz, ez gaitzazu ahaz!
Urte askotarako!
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
1000 esker, Bego! Segi bizkor!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zorionak!! Pilo bat pozten naiz! Ea ba, etxera bidaliko diguzu ale bat, ezta? Edo Durangon hitz batzuk egitera eta sinatzera gonbidatu zaituzte?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo Kristina, ba, uste dut oraindik ez dagoela banaturik eta ale gutxi eman dizkidate. Gehiago emanez gero, bat bidaliko dizut eta oraingoz ez dakit ezertxo ere Durangori buruz. Ikusiko dugu!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...