Zehar haizearen erasoa
Irailaren 11ko egun gogoangarri honetan aroak beste eraso bat jo du. Azore uharteen aldeko antizikloia bere senera itzuli eta ipar-mendebaldeko haizea laprast egiten hasi zaigu. Euria hasi berri duen une honetan (12.00) Deustuko estazio meteorologikoan 19ºC ditugu, haizearen abiadura 33 km/h eta norabidea 328º, beraz, iparraren eta mendebaldearen arteko haize peto-petoa. Giroa urdindu du euriak, udazken kolorea hartu du eta ematen du egun batzuetan iraungo duela. Gogora dezagun EtnoMeten aro-banaketan txit berezian udazkena abuztuaren 21ean hasi urriaren 21ean amaitzen dela. Zaudete lasai, laster etorriko da urria hego haizearekin bateratsu!
Iruzkinak