Ilondoa

http://jambalo-cauca.gov.co/apc-aa-files/31623837333634333435636265616630/PREPARACION_ABONO_ORGANICO.JPG

Atzoko ilberriaren inguruan ez nintzen batere astitsu ibili zeozertxo bat idazteko eta gaur , atzoko "post"-a "post"-ondoa izango da. Euskaldunak gogoan zuen / du ilargia ilundutako hurrengo eguna eta horretarako Arratian zein Zaraitzun -ondo atzizkiaz baliatzen dira / ziren. Batean, illondoa, bestean, ilazki-ondoa. Egun magiko eta garrantzitsua gaurko hau nekazaritza eta abelazkuntzarako. Izan ere, "ilondoan ongarria itzuli, babazarra erein eta txerria hil egin behar dira". Kaletarra naizen honek ez dut horrelako batere egin beharrik, baina aukerarik emanez gero, "babazarra hil, ongarria erein eta txerria itzuli" egingo nuke", badaezpada ere.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Oso ona, Kepa! Eta ez ahaztu leku askotan kasu ematen zitzaiola ilargiaren bideari egurra moztu behar zenean ere! Izan ere, gorapenean edota beherapenean izateak ez baitzuen egur berdina ematen.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Jakina, Kristina, baita ilea ere!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...