Udak dakarrena, udak daroa...


Bete-betean sartuak gara udaren lehenengo aldian eta eguzkiaren gailentasunak ekarritako argitasuna ezari-ezarian joango zaigu itzaliz. Zenbaiten aburuzko ekain bihurriak ez digu arrastiriaren gardentasunaz gozatzen utzi; goibelak egun luzeak laburtu ditu. Udastapen honetan, badaike denentzat baska*. Norainoko bazka? Guztiontzat adinarakoa? Ez da erraz asmatzen, den negu den uda beti da arropa lagun ona, ezta? Teklak jotzen ari naizen une honetantxe Deustuko Kanala euri-langarrak lausotzen du. Ez dira mendiaren zeruko lerroak antzematen, lainoek bereganatu eta irentsi dute mendihanditasuna. Ostendurik daude, ikustezinak. Hala ere, lantegiaren tximinia erraldoiak bere hartan jarraitzen du, zut, harro, kea isurtzen lanbroarekin bat egin dezan. Bitxia da, baina honetariko egunetan ohi baino ke gehiago botatzen du. Zergatik ote?


*
Gachiteguy. Laborantxa, 180 or.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...