Badaezpadaroa
Ba, bai, ez gatz, ez berakatz dabilkigu aspaldion eguralditxoa: batzuek nahi luketen bestekoa ez da, ez. Ni neu poz samarturik naukazue; tarteka eguzkia, marteka euria, zarteka, haizea, aldian behin bare... orotariko arotxoa, alegia. Nekez topatuko duzue honelako eguraldiarekin parketan (edo gonan) kabitu ezinik dagoen kristaurik: guzti-guztiek ipiniko digute aitzakiarik. Gaitza da biziki zerupe eta lur gaineko jendaki eta izaki guztiak bozkarioan bat etortzea. Ez da batere seguru aroa, ez; zalantzan dihardu, ezbaian, zenbaitetan aiko-maiko. Hori dela-eta, bazter batzuetan esaten den moduan, badaezpadako aroaz goza gaitezke, hots, batere segurua ez den eguraldia.
Iruzkinak