Aroa eta Kaosa

http://dreamers.com/lospulps/caos.jpg

Zientzia.net-en pasa den apirilaren 30ean Eider Cartonek oso artikulu interesgarria argitaratu zuen epe luzeko aro-iragarpenen inguruan. Antza denez, ezinezkoa da horrelako aurreikuspenak egitea sistema kaotiko baten ondorio delako. "Iragarpena eguraldiaren erantzule diren aldagaien hasierako egoera jakin batzuen arabera egiten da, tresna matematiko eta informatikoak aplikatuta; kontua da eguraldia bezalako sistema kaotikoetan iragarpenak izugarrizko menpekotasuna duela hasierako kondizio horien balioekiko; hau da, oso-oso antzekoak diren hasierako kondizioen sorta batetik, oso-oso emaitza desberdinak jasotzen dira epe luzera. Horregatik, iragarpenek epe laburrean soilik funtzionatzen dute, hasierako kondizioen 'erroreak' eragindako iragarpenaren eta errealitatearen arteko dibergentzia egun gutxi batzuetatik aurrera bilakatzen delako oso nabarmena".
Beraz, zertan dabiltza batzuen batzuk epe luzeko iragarpenak egiten?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Interesgarria oso, Kepa, artikulua.
Beraz, kontuz tximeletekin?

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...