Egundokoa!!

“http://www.eitb24.com/archivos/imagenes/eitb24/sociedad/2008/03/11/zumaia-2008031122363508hg2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Hiru eragilek egin zuten bat Bizkaiko Golkoan horrenbesterainoko erauntsia sortzeko: lehenengoa, itsas-baga, 10 bat metroko olatuak sortarazi zituena. Bigarrena, sekulako haize-boladak, olatutzarrak kostalderantz inguratu zituztenak. Eta hirugarrena, ohi baino itsasgora handixeagoa.
Gertatukoa azaltzekotan, Britaniar Uharteen aldean kokaturiko depresio sakonari "leporatu" behar genioke errua; mendebaldetik ekialderanzko bidean, egundoko uhingaitzak sortarazi zituen, batzuen batzuk, 16 metrotik gorakoak, hain zuzen ere.
Atlantiko aldeko zurrunbiloaren olatu-oldea goizaldean hasi ginen igartzen euskal itsasertzean: une hartan jotzen zuen haizeak eragindako haize ezin zakarragoak tupust egin zuen itsas-bagarekin eta horren eraginez olatuak harrotu eta harrotu ziren. Eta hori aski izango ez balitz bezala, aipatutako bi kontuei itsasgora zelakoa gaineratu zitzaion. Beraz nahaski ezin lehergarriagoa, bai alajaina! Bazirudien itsasoak irakiten zuela.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...