Katuila epel, epel, epel....!
Mahuka hutsean ez naiz ibili gaur, gero! Otsailak zorospea erabat bereganatuta, bai alajaina! Gure estazio meteorologikoan 22ºC ikusi ez ditut ba! Harrigarria? Ez, ba! Usu gertatzen da, ezta? inoiz sutondoan, inoiz eguzkitan. Mutur batetik bestera ibiltzen zaigu katuila. Bai, irakurleok, otsaila katuen hilabetea ere bada, inondik ere! Gogora dezagun orain hiru urte zer zioskun Elorrioko Markel Irizarrek:
"Elorrion 'katuil' esaten zaio otsailari baserri giroan. Eta arrazoia bistakoa da. Edo hobeto belarrikoa: katu emeak arreske jartzen dira bereziki hilabete honetan. Baserriratu berritan pentsatzen genuen haur txikien negarrak zirela, hain dira zirraragarriak. Apirila edo maiatzean jaiotzen dira katuilaren ondorioak". |
Iruzkinak
Jaso al duzu esapiderik "otsailarekin ez dela fidatu behar" adierazteko?
Kristina.
"Jondoni Martinez iguzki, kasu gero otsailari"