Deustuko kanalaren txikizioa, sarraskia eta triskantza









Argazkiok neure terrazatik eginda daude. Duela gutxi jakin dugu Deustuko kanala bete nahi digutela "Deposito Franco" izenekotik Elorrietako muturreraino. 40 metro, bai 40 metro! kendu nahi diote kanalari erreka ziztrina uzteko San Ignazio eta Zorrotzaurre auzoen artean. Deposito Francotik (azken argazkian sakonean ikusten den eraikina) Elorrietaraino 650 metro dira, beraz, 26.000 metro koadro, zer eta, etxebizitza erraldoiak egiteko! Elorrietako muturrean 23 pisuko dorrea egin nahi ez dute bada!
Pasa den astean jakin genuenez, helegiteak aurkezteko epea hurrengo ostiralean amaituko dira eta horretan gabiltza. Hori guztia, jakina, burura dakizukeen guztizko eta erabateko ilunkeriarekin. Deustuko eta San Ignazio auzoetako bizilagunok hauxe baizik ez dugu eskatzen: aldez aurretik zehaztuta zegoen plangintzara itzultzea, hau da, Elorrietatik Deusturako pasealekua, aisiguneak, plazak, bidegorriak eta urari lotutako instalazioak eraikitzea. Oraingo egitasmoak hormatzar ikaragarria ezarriko du San Ignazio eta Deustuko bizilagunentzat. Zeharo hertsirik geratuko da alde guztietatik eta kanal eta itsasadarrerako sarbidea ukatuko digute! Denetariko inpaktuak jasan behar genituzke: bisuala, akustikoa eta soziala. Bakar batzuen alde egin ahi dute eta 55.000 biztanle izorratu!
Nortzuk nahi dituzte engainatu babes ofizialeko etxebizitzen aitzakiapean?
Zer-nolako alderdi- eta ekonomi-interesak ezkutatzen dira?
"Europa"-ko zeini bura lekioke urgune bat bete nahi izatea, aisiaz gozatzeko biztanle guztientzat balio izan zezakeena?
Zer-nolako azalpenak emango dizkiote kanalari begira etxebizitzak erosi zituztenei, pentsaturik, beraien aurrean sekula eraikiko ez zutela?

Auzoko baten blog honetan informazio gehiago.



Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Martxa honetan, gazte guztiok zubi baten azpian! Baietz!

Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ondo esateko:
"Martxa honetan, gazteok, zubi baten azpian zahartu!"
Ez da ez, txantxetakoa.

Kristina.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda