Urtarrila bero...

“http://www.yunphoto.net/mid/yun_486.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

zinkurinak gero... diosku atsotitzak. Egun batzuetan nagiak alferrik galduta ibili ondoren, urte berriak indar handiagoa eman behar liguke idazteko. Badakizue, zenbat eta astitsuago egon, orduan eta gauza gutxiago... Zer egingo diogu, ba! Bai, horixe baietz, hego-mendebala eta haren aldaera guzti-guztiak nagusitu zaizkigu egunotan, hozberoa 21 gradutaraino iritsi delarik! Epel baino epelago egon ginen atzo eguzki goxotan bazkaldu aurretik ahobizarra kentzekoa hartzen. Maiatza zirudien urtarrilaren 6ak. Hura gozamena! Ordainik izango ote dugu aurki? Hotzaldirik etorriko zaigu? Irrikan gaudeken elurtetxoren batek erasango digu? Iaz lehen elurte sendo samarra urtarrilaren hirugarren astean heldu zitzaigun. Aurten, noizko?


Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Asteburuan bai, alderdi honetan maiatzean geundela ematen zuen, ze ondo itsas bazterran, eta parkeetan, kirola egiten!!, zenbat eskertzen den, ezta, isilpeko bisitariak?
Agian lurrra lantzen dutenei galdetu beharko genieke ea eurentzako zelan datorkien honelako eguratsa. Kepa, normala al da urtarrilean horrela ibiltzea?
Zinkurinak berehala ikusiko ditugula? Ia ba, zeruei begiratuko diegu, baita kanpandorreei ere. Ez dakit urtarrilean elurrik botako duen edo ez, baina eskuartean dudan ASTRO-STATION zoragarria egunero zainduko dut, ea zer dioen. Eskerrik asko, Kepa!


K.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Esan duzu Kepa, edo skribitu:

Epel baino epelago egon ginen atzo eguzki goxotan ahobizarra kentzekoa hartzen bazkaldu aurretik

Nik hor ulertzen dut hau

Epel baino epelago egon ginen atzo eguzki goxotan [[ahobizarra kentzekoa hartzen]] bazkaldu aurretik

Baina zer da hori zein ez bait dut ulertzen delako kortxete barrukoa, delako

... ahobizarra kentzekoa hartzen ...

Zer da ahobizarra kentzekoa edo kentzeko ahobizarra?

Nolanahi barruko eten barik agian hobetoxe eta subordinatua subordinaturik.

Epel baino epelago egon ginen atzo eguzki goxotan bazkaldu aurretik ahobizarra kentzekoa hartzen.

Niri izango zaidana argigarri izango al da ere berdin argigarri besterentzat. Izan zu ondo Kepa eta gainerako guziok.

Atheneta, Grezia.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Ados, Erramun, hobeto ulertzen da zuk proposatutako ordena.
"Ahobizarra kendu" = bazkaldu aurretik hartzen den aperitiboa edo...
Mila esker eta ondo izan!
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Susmoa izan nuen bai, baina ez nengoen ziur zeren ez dut ezagutzen eta ez dut entzun inoiz, zela eta behar zuela izan zeozer antzekoa hon hamaiketakoa edo ahamena, mokadua edo horrelatsukoa.

Uste dut, eta ez hartu maisukeriatzat, ze da arras importantea linealki redaktatzea. Nire ustez hori da egun euskarak duen handicap handiena.

Zu, eta zuek, ondo segitu, ni hor Nafarroan naizateke datorren astean, baina ez luzerako zeren laster batean dut aldegingo urrun.

Patra, Grezia.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai