Elurra alazo Jerusalemen



Aurtengo elurraldia atzeratzen ari denez gero, -egunotan zerbaixka egingo omen du tontorretan- bien bitartean, beste bazter batzuetan elurra alazo egin du. Bideoan Jerusalemgo irudiak dituzue. Gehienetan horrelako tokietan elurrak jardutea ezinezkoa dela uste izaten dugu, baina erdiak erdi ustel. Ondo asko suma daitekeenez, mardul-mardul ari du zoko-moko guztietan gatzatzeraino, alajaina! Zoritxarrez, irudiotan judutar ortodoxoak bestetsurik ez dago ikusterik, baina, hala eta guztiz ere, ikusgarriak dira oso, ezta? Hauxe duzue elurra alazo egin lokuzioaren iturria:

edurra alazo egin: Bizkaiera. Negu-antza benetan artu dau oingoan...: edurra be alazo egin emen. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Barka, galdera ergela: Azkuek ere jaso al zuen horrela? Eta erdialderago?

Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Erdialdean Azkuek ez, e? Beste norbaitek. Nik txotxongiloetako ipuin batean edo irakurri nuen...(tira, haur sasoiak).

Kristina.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Irakurtzen dugu ondokoa

Gehienetan horrelako tokietan elurrak jardutea ezinezkoa dela uste izaten dugu,...

Euskarazko dialekto batzutan esan ohi da euria ari du eta akaso ere elurra ari du, zergatik ez zeren bait da struktura berbereko esaldia nola txingorra ari du edo sirimiria ari du, ...baina esan ahal da beroa ari du edo hotz ari du edo fresko ari du? Azken hauek behintzat nik ezetz uste dut.

Baina euskararen mendebalean non erabiltzen da verbua ihardun edo jardun ez dut uste esaten denik euria dihardu edo euriak dihardu.

Uste dut ze ezin da aplikatu hori hon euriak dihardu (edo elurrak edo txingorrak edo sirmiriak dihardu) eginik parallelismoa kin euria ari du. Ziur guztiz ez nago baina uste dut bai nagoela ziur. Dakienak hobeto esan beza.

Cape Town, Kabo Hiria.
South Africa, Hego Afrika.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, Erramun,
usteak erdi ustel, bada, Azkuek hauxe jaso zuen Bermeon:"edurrak biñardu", beraz, Batuan, "elurrak badihardu". Eta horretaz gain, Eibar aldean Toribio Etxebarriaren lexikoian hauxe: "Edurrak diardu farra-farra". Bi aipamen horiek besterik ez daukat. Ez dut jaso, ostera, "elurra jardun". Ikerkizun dago. Hori dela-eta, dokumentatuta dagoenaren alde eginez, horrelaxe erabiltzen jarraituko dut. Bestalde, Kristina, "alazo" dela-eta, Mokoroaren aipamena baizik ez daukat.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ondo, Kepa, eta etimologiaz, pistarik?

Kristina
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Elhuyar Hiztegiak:
oportunamente, apropiadamente

* Alazo datorkigu: nos viene de perlas.

3000 Hiztegiak:
alazoko: izlag.
1 proporcionado/da, grande
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Eskerrak Kepa zure argibidea gatik, nik ez nuen holan izan zitekeenik baina bai hala da.

Generationeekin eta denborarekin kambiatuz doa euskara nola mila osterantzeko gauzak izanik kambioa seinalea biziarena. Ez dut uste ze Bermeon gaurregun entzun ahal denik holakorik edurrak binnardu, possible izanik oker nagoela berriro ere. Nolanahi ere uste daroat ze erabiltzea holakoak gaurregun elurrak dihardu da erabiltzea forma bat pittin bat gatxa eta ezezaguna izanik ere korrektua. Gaurregun euskarak behar duen modernitatean eta simpletatasunean nik sentitzen ditut holakoak bazter.

Bizi ondo eta segi edozelan ere apportatzen zurea.

Cape Town.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai