Egunez ilargia eta itsasoan euria

“http://farm3.static.flickr.com/2129/1650443308_a296390aee_o.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Ezin uka daiteke euskal atsotiztegia gizarte kontuetan, oro har, eta salbuespenak salbuespen, atzerakoi samarra dela. Sarritan aipatu izan dugu hemen nolako tratamendua ematen zaion emakumezkoari aro-atsotitzetan, hutsaren hurrengokoa, alegia. Lehengo aldian ilargia egunez ikusi eta pentsatu nuen ea ez zen horren inguruko aro-atsotitzik izango euskaraz egoera horri irizteko eta ustekabean eta gutxien espero nuenean hara non zer-nolako bitxikeria galanta topatu dudan:

"Hiru gauza alperrik galtzen: egunez illargia, itsasoan euria ta gizonezkoen titiak"

Izugarri pozten nau geure titiak ilargiaren eta euriaren maila berean ipintzeak. Bai, alafede!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...