Aldagoia


Noiz eta ostiralean, erabateko aldaketa! Ez da zalantza izpirik ere egon, izatekotan ostiralean gertatu beharko zen goitik beherako bilakaera eta halaxe izan da. Ohartzen zarete zergatik den egun berezia barikua aro-mitologia kontuetan?. Atzoz geroztik haizea bizi-bizi atera du, hasieran hego-mendebala eta gaur goizean, ipar-mendebaldera hartu du. Orduantxe hasi du euri-dantza ezin ikusgarriagoa haizearekin nahasia, afrontu galanta, alegia. Tarte horretan, hainbat izendapen jasotzen ditu haizeak euskaldunen buru-iruditerian eta afrontua ez eze, aldagoia ere erabiltzen da han-hemenka, haize indartsu eta euritsua, hain zuzen ere. Tenperatura beherakada polita ekarri ez digu ba!: 800 metrotrik goratsu elurrak jardungo duelakoan gaude. Beraz, goia aldatu aldagoiak harrapa ez zaitzaten!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...