Trabes haizea

“http://www.eitb24.com/archivos/imagenes/eitb24/sociedad/2007/12/18/Dos-personas-juegan-con-la-nieve-caida-en-la-local-2007121819352101hg2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Eder askoak atzo elurrak sortutako irudiak, batez ere Uxue aldean polito egin zuen elurra, egin ere! Noizik behin horrelako elurteak ez zaizkigu iparraldetik etortzen, gehientsuenetan pentsatzen dugunaren antzera, hego-ekialdetik baizik. Bitxia da, gero! Hori horrelaxe gerta zedin arrazoien artean hauexek aztertzekoak dira: batetik, lurrari atxikitako aire hotz-hotza eta bestetik, hego-ekialdetik heldutako hezetasuna. Biok tupust egitearen ondorioz, Euskal Herriko barnealdeko zenbait bazterretan elurra (edurre) erakutsi du, Markina aldean dioten moduan. Errudun haizeak ez dauka izendapen ugari euskaraz, baina direnak interesgarriak dira oso. Euron artean Bizkaiko Bakio aldean baliatzen duten tribisaixie nabarmentzeko modukoa dugu, bai horixe! Izenburuan trabes haizea idatzi dut, horixe delakoan, hala ere, inork usteko balu besterik dela, hona hemen aukera zuen jakinduria azaleratzeko. Datua Iñaki Gaminderi zor diogu eta webgune honetan sakon dezakezue Bakioko euskararen jakintzan.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Irudi hori neuk ere ikusi dut goizean, eta ze polita!
"Tribisaixe", ez nuen inoiz entzun (uste dut), bitxia da.


K.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Visitatzen zaitut, zaituztet ahal dudalarik.

Goraintziak guzioi Greziatik.

Erramun Gerrika

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai