Sartaldeko xirritua irekirik

“http://vicvhs.rd.com.mx/wp-content/uploads/2006/09/pasillo111.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Bada, bai, Atlantiko aldeko depresio eta zurrunbiloak sakatu eta sakatu ibiltzearen ondorioz, badirudi zirrikitua zabalik gelditu dela eta ohiko "zurrunbilo-bidea" bere onera bueltatu dela. Hori dela-eta, umeltasuna gailendu zaigu nondik-nahi Euskal Herriko bazter gehientsuenetan, aro busti epel samarra, alegia. Nola zurrunbilo-bidea orekatu hala jotzen du haizeak, noiz mendebaldetik, noiz hego-mendebaldetik, noiz ipar-mendebaldetik. Haien menpe bizi gara, bizi ere! Badakizue nola dioen aro-atsotitzak, ezta? Iparra bebil, mendebala gero, hegoa gero-k ezinago hobeki laburbiltzen du Euskal Herriak haizeekin daukan harreman gorroto-maitezkoa. Itzelezko lanak izan dituzte Europako iparraldean udagoien guztian kokatu izan den antizikloiaren langak txikitzeko, bai horixe! Durango Azokako aroari begira, zoritxarrez, ez hotz, baina, bai umel, egunotakoaren tankera beretsukoa, alegia. Badakizue, Gibel egiok ekaitzari, bular aldi onari!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...